Ingurumena

Zerua eta hodeiak 

Zarata oso gauza molestagarria da, eta salaketa zein kexa asko jartzen dira hori dela eta. Horrez gain, osasun fisikoan zein psikikoan duen eragin txarra dela kausa, kezkatzeko gaia ere bada. Ekonomia garapenak ez du lagundu zarata murrizten; izan ere, gero eta herritar gehiago garenez, jarduera gehienak makinen bidez burutzen direnez eta pertsonak nahiz merkantziak garraiatzeko motorrezko ibilgailuak gero eta ugariagoak direnez, soinu-kutsadura gero eta handiagoa da. Hori dela eta, Munduko legediak arazoari erantzuna eman nahi izan dio.

Ezin dugu ahaztu Gueñesko udalerrian ekoiztutako isurketa atmosferikoek Planetaren beroketan laguntzen dutela. Eta erregai fosilak erretzetik (ikatza, petrolioa eta gas naturala) sortutako karbono dioxidoa dela gas nagusia, negutegi efektua areagotuz, bai eta klima aldaketa ere.

Helburuak

Udalerriko airearen kalitatea kontrolatzeko eta informazioa emateko programa:

  • Udalerriko isurketa fokurik garrantzitsuenen gaineko ikerketa burutzea.
  • Airearen kalitatea neurtzeko kabinen instalazioa eskatzea.

Soinuaren kalitatea kontrolatzeko programa:

  • Zarata-mapa sortzea.

Praktika onak

Garraio publikoa erabil ezazu. Trenean bidaiatzea autoan bidaiatzea baino 44 aldiz seguruagoa da; eta autobusean bidaiatzea autoan bidaiatzea baino 9 aldiz seguruagoa.

Balio-bizitzan zehar, auto batek 15 tona CO2 isurtzen ditu.

3 km-tik beherako ibilbideetan autoa edo motorra erabiltzeari utziko bagenio, energia-kontsumoaren %60 aurreztuko genuke.

Eguneko ibilbideekin zerrenda bat eratu; eta pentsa ezazu horietako zein egin ahal izango zenukeen oinez, bizikletaz, garraio publikoaz edo autoa konpartituz. CO2, COV, etab. isurketak murriztu egingo dituzu eta.

Bizikleta garraio egokiena da hiritik mugitzeko.