Ingurumena

Eguzki-plakak 

Ohiko baliabideak agortu egiten dira, eta gaur egun horiexek dira erabilienak. Errealitate horrek munduko energia-politikak berriz ordena daitezen eragin du. Gauzak horrela, energia eraginkortasunaren, energia-baliabide berriztagarriak aprobetxatzearen eta energia garbiagoak erabiliz energia ezberdinak erabiltzearen aldeko apustua egin dute. Horrela ingurumen-inpaktua murriztu egingo dugu, eta energia-hornidura, nolabait, ziurtatu egingo dugu.

Energia berriztagarriak erabiltzea ezinbestekoa da; izan ere, orain arte erabilitako energia-iturriak agortu egingo direna badakigu. Eta, horrez gain, energia hartzeak eta erabiltzeak kalte handia eragiten dio naturari.

Helburuak

Energia berriztagarriak sustatzeko programa:

  • Energia berriztagarrien instalazioa sustatzea.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko programa:

  • Udaleko energia-instalazioen gaineko kudeaketa plana burutzea.

Energia aurreztu behar izatearen gaineko sentsibilizazio programa:

  • Energiaren gaineko sentsibilizazio kanpainak burutzea.

Praktika onak
 
Neguan, etxeko tenperatura 19 edo 20 gradutan izan; izan ere, 23 edo 24 gradutik gora erregaia zein dirua xahutu egingo duzu.

Berogailuak erabiltzen hasi baino lehen, azter itzazu instalazioak.

Erregai kontsumoa begira ezazu hilero, bai eta berogailua erabiltzen duzun ordutegia ere; horrela gehiegizko kontsumoa antzeman ahal izango duzu.

Auzokideen komunitateetan, berogailua arau zehatzen arabera piztu beharko da. Komunikabideetan aholkatuko dizute, gutxi gorabehera, zein den ordutegirik egokiena.

Eguzkiaren beroa aprobetxa ezazu. Errezelak zabalik eta pertsianak goian izanda, berogailuaren kontsumoa murriztu egingo duzu egunean zehar. Arratsalde partean, berriz, jaits itzazu pertsianak beroa etxe barruan gordetzeko eta gauean hozte prozesua ekiditeko.

Udan, airezta ezazu etxea egunaren lehenengo orduetan, tenperatura freskoagoa baita. Neguan, ordea, 10 minutu nahiko da gelak aireztatzeko.

Guztiontzat merkeagoa eta hobea da berogailuen balbulak ixtea leihoak zabaltzea baino.

Garbiketa zein aireztatze orduetan ez ezazu berogailua pitz. Egiten baduzu, zure dirua leihotik behera botako duzu eta.

Eguneko argia aprobetxa ezazu.