Birziklapena

Gueñes ingurumenarekin konprometituta dagoen kontzejua da. Hori dela eta, herritarren eskura jarri ditu hainbat edukiontzi, etxebizitzetan sortzen diren hondakinak birziklatzeko.

Etxeko olioa biltzea

Etxeko olioa kolore berde argiko edukiontzi bertikaletan bota behar da. Likidoa udaleko bulegoetan eskatu daitekeen ontzi berezietan sartu behar da. Garrantzitsua da ontzia ongi ixtea, olioa eror ez dadin. Ez da kotxeko olioa bota behar; horretarako, Garbigunera joan behar da.

Beira jasotzea

Iglu berdeetan bota behar da beira. Bertan, botilak eta flaskoak bota litezke, baina beti tapoia kenduta. Ezin dira honako hauek bota: edalontziak, kopak, ispiluak, zeramikak, portzelana, bonbilak, fluoreszenteak, leihoak, autoetako kristalak eta platerak.

Ontziak biltzea

Edukiontzi horia erabili behar da horretarako eta bertan botako dira latak, plastikozko ontziak eta tetrabrikak.

Papera eta kartoia biltzea

Papera eta kartoia edukiontzi urdinetara bota behar da. Horietan, honako hauek bota daitezke: kartoizko poltsak eta kaxak, karpetak, kartoia eta kartulina, erabilita orriak, kartoizko arrautza-ontziak, libretak, egunkari eta aldizkariak, gutun-azalak.
Papera eta kartoia ahalik eta gehien tolestea gomendatzen da, tokia aurrezteko.

Altzariak biltzea

Udalak ez du eskaintzen altzariak biltzeko zerbitzua; Garbigunera eraman daitezke edo Emaus-era deitu (944 15 03 50), jaso ditzaten.

Etxeko tresnak jasotzea

Edukiontziak zuriak dira eta bertan bota daitezke berrerabili ahal diren objektuak, hala nola jostailuak, arropa, oinetakoak, aparatu informatikoak, liburuak eta bitxiak, besteak beste. Gaiak aztertu eta berreskuratu ostean, salgai jartzen dira Koopera sare-sozialaren dendetan.

Pilak birziklatzea

Kontzejuko hainbat tokitan dauden edukiontzi txikiak dira; bertan, pila normalak eta botoi-pilak utz daitezke, beraien bizitza erabilgarria amaitu ostean.

Edukiontzi horiek toki hauetan daude:

  • Udaletxea.
  • Sodupeko udal-bulegoak.
  • Sodupeko Kultur Etxea.
  • Zaramilloko Kultur Etxea.
  • Eretza ikastetxe publikoa.
  • Abellaneda Ikastetxea.
  • Máster Cadena.

Informazio gehiago

  • Zabaltzen
  • Factura electrónica
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu