Ingurumena

Hondakinen irudia 

Hondakinak sortzea guztiz lotuta dago daramagun bizitza motarekin. Hondakinak ondo kudeatzea eta desagerraraztea oso arazo larria bihurtu da ingurumenean eragiten duen inpaktua kontuan hartzen badugu. Gizarte modernoen helburu nagusietako bat hainbeste zabor ez sortzea da.

Helburuak

Bilketa zerbitzuen hobekuntza programa:

  • Lur azpiko edukiontziak edota alboko kargakoak ezartzea.
  • Etxez etxekoz zerbitzua eskaintzea, ondoren Garbigunera eramateko
  • Etxeko olioa jasotzeko zerbitzu gehiago eskaintzea.
  • Edukiontzien gaineko betebeharrak ikertzea, kokagune egokia zein den, bilketaren maiztasuna, etab

Sentsibilizazio kanpainak egiteko programa:

  • 3 R-ren gaineko informazio kanpainak burutzea.
  • “Hiri hondakinak birziklatzeko” eskuliburua banatzea.

Lurzoruen kalitatea hobetzeko programa:

  • Kontrolik gabeko zabortegiak desagerraraztea eta lurzoruak berreskuratzea.

Eta zuk, zein konpromiso hartu duzu?...
 
Gure erosketetako poltsa kopurua murriztean, sortzen dugun zabor kopurua ere murriztu egingo dugu.

Toxikoak izan daitezkeen produktuen kontsumoa murriztean, lurzoru edo uraren kutsadura saihestu egingo dugu.

Zabortegietan tona asko lehengai geratzen dira lur azpian. Gaikako zabor bilketa egiten badugu, horietako asko eta asko ekoizpen ziklora itzuli ahal izango dira.

Praktika onak

Zure udalerrian zaborra banatu ahal baduzu edukiontzien arabera, ez nahastu zaborra (papera eta kartoia; beirazko botilak eta poteak; plastikoak, latak eta tetra-brikak).

Ez erosi pakete gehiegi duten produkturik. Biltzeko paper asko izateak ez du esan nahi kalitate hobea izango duenik, gainera hondakin kopurua areagotu egingo duzu.

Saia zaitez produktu ustelkorrak paketetan ez erosten. Adibidez, poliespaneko erretiluak erosi beharrean, sueltoan erosi edo kopuru zehatzetan.

Saia zaitez pilarik behar ez duten gailuak erabiltzen edo behintzat sare elektrikora konekta daitezkeenak.