Enplegua eta Toki Garapena

 

2015. urteko Tokiko Enplegu Plana

Lanbidek eskainitako 2013ko tokiko enplegu-jardueretarako diru-laguntzen deialdia dela eta, Güeñesko Udalak 8 langabetu kontratatzea aurreikusi du 2015eko uztailetik aurrera. Hauek Lanbiden egon behar dira inskribatuta eta Güeñesen bizi behar dira.

  • Zazpi lorezaintza peoi sei hilabetetan zehar %75eko lanaldian. 7 kontratu hauetatik hiruk Oinarrizko errenta dutenentzat izan behar dira.
    Lanbideko Okupazio Kodea: 95121019
  • Administrazio laguntzaile bat hiru hilabetetan zehar lanaldi erdian.
    Lanbideko Okupazio Kodea: 43091029

2011. urteko Tokiko Enplegu Plana

Gaur egun, Udalak enplegurako programa bat dauka: 2011ko abenduaren 26an hasi zen eta 6 hilabeteko iraupena izango du. Plan hau Eusko Jaurlaritzaren programa honen ildotik egin da: "Kotizaziopeko prestaziorik jasotzen ez duten eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko langabeak kontratatzea bultzatzeko laguntzak (2011/04/1 EHAA)".
Enplegu plan honetan, 10 peoi eta lehen mailako ofizial 1 daude, eta aisialdi zein jolas eremuak eta hiriko guneak oro har egokitzeaz arduratuko dira.
Eusko Jaurlaritzak enplegurako programa honetan parte hartzeko ezarri dituen baldintzak honako hauek dira:

  • ­ Laguntzako prestazioa jasotzen ez duten pertsona langabetuak.
  • ­ EAEn erroldatutakoak.
  • ­ 18 urtetik 30era bitarteko pertsonak (biak barne) % 35.
  • ­ Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten pertsonak % 20.

Hautaketa Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena eman dutenen artean egin zen, hain zuzen, kontratua hasteko unean (2011/12/26) aurretiaz aipatutako baldintzak betetzen zituztenen artean.