Lana eta Toki Garapena

 

Gueñesko Udalaren enplegu-planei esker, 15 pertsona kontratatuko dira

Gueñesko Udalak bi enplegu-plan gauzatu nahi ditu 2017an, eta horien bitartez 15 pertsona kontratatuko ditu. Lehenengoa Tokiko Plana izango da, oso-osorik Udalaren diru-kutxatik finantzatua. Plan horrez gain, Udalak, beste urte batzuetan bezala, Eskualdeko Enplegu Plana gauzatzeko eskatu dio LANBIDEri. Plan hori Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Udalaren artean lagunduko dute diruz.

Guztira, 15 pertsona kontratatuko dira zuzenean hiru eta sei hilabete bitartean (kontratuaren arabera), udal-zerbitzuetan lan desberdinak egiteko.

Tokiko Enplegu Planaren helburua da iraupen luzeko langabeentzako 5 lanpostu berri sortzea.

Sei hilabeteko 5 kontratu egingo dira guztira: obra-arduradun bat, igeltsero bat eta hiru peoi. Lanaldia egunean sei ordukoa izango da, astelehenetik ostiralera. Peoi-lanpostuetako bat sektorean esperientziarik ez duen emakume batentzat izango da.

Tokiko enplegu-programaren bitartez egingo dira, halaber, Gueñesko mediku-kontsultategia jarriko den lonja egokitzeko obrak, eta programaren gastua 80.175,17 eurokoa izango da guztira; Gueñesko Udalak finantzatuko du.

Enplegu-eskaintzak honako hauen bidez argitaratu dira: udal-webgunea (www.guenes.net), Gueñesko Udalaren Facebook eta Twiterreko orriak, eta udal-bandoak.

Lanpostuen esleipenen emaitzak komunikazio-bide horiexek erabiliz argitaratuko dira.

Udalak eskualdeko plan berri bat (LANBIDEk eta Gueñesko Udalak berak diruz lagundua) martxan jartzeko eginiko eskaeraren bidez, 10 pertsona kontratatuko dira. Administrari laguntzaile bat hiru hilabetez, eta beste 9 langile bost hilabeteko kontratuarekin.

Langile horien zeregina izango da gune publikoetako mantentze-lanak egitea, kontzejuaren barruan eta kanpoaldeetan.

Hautaketa-prozesua LANBIDEk ezarritako irizpideei jarraikiz egingo da, eta lehentasuna emango zaie lan-merkatura sartzeko zailtasun handiena eta beharrizan sozial gehien dituzten pertsonei.

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu