Lana eta Toki Garapena

 

Gaztedi Enkarterri Plana, bultzada Enkarterriko gazteen enpleguari

Gazteen Enplegu Plana, Gaztedi Enkarterri, udal honek eta Behargintzak elkarrekin bultzatutako proiektu bat da. Hiru jarduera-ildo ditu:

  • Ikastetxeek jarduera ekintzaileak bultzatzea.
  • Norbere konturako enplegua sustatzea enpresa-proiektuen lehiaketa baten bidez.
  • Besteen konturako enplegua sustatzea Gaztedi Enkarterri beken bidez.

 

Gaztedi Enkarterri planaren helburu nagusia da Enkarterriko gazteen aukera sozio-profesionalak hobetzea, haien gaitasun soziolaboralak eta norbere kontura nahiz besteen kontura lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetuz.

Ikastetxeek, jarrera ekintzaileak bultzatzeko asmoz, autoenpleguaren inguruan sentsibilizatzeko jardunaldiak jarriko dituzte abian, negozio-ideien lehiaketa bat egingo dute eta prestakuntza-orientazioko gidak emango dituzte.

Gaztedi Enkarterri planak hainbat aukera ematen dizkie norbere konturako enplegua aukeratzen duten gazteei: Enkarterriko enpresa-proiektuen urteko lehiaketan parte har dezakete gazteen kategorian; Gueñesko Kontzejuko enpresa-haztegietako bat har dezakete; eta funts galdurako diru-laguntza bat eskura dezakete inbertsio-gastuak edo enpresaren funtzionamenduaren gastuak ordaintzeko jardueraren lehenengo urtean.

Azkenik, besteen konturako enplegua Enkarterriko gazteentzako bekekin sustatzen da.

Gaztedi Enkarterri planari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Gueñesko Behargintzarekin: 94 669 08 77 edo behargintza@enkartur.eus

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu