Bidaiatu antzinako erromesen bideetatik, haiek ikusi zituzten jauregi eta dorre berberak begien aurrean edukiz, gozatu Gueñesen ondare historikoa ikusita, Done Jakueren bideak gure herrian duen ibilbide honetan.
Banderizen arteko guduen lekuko mutua izan zen Quadrako dorretxea dugu gure bidaiaren abiaburua, La Roblako trenbidearen trazadurari jarraituz Kadagua ibaiaren ertzean Sodupe herrian sartzen gara, San Bizente eliza ikusi ondoren, Erromarate dorretxe izugarriak Kadagua ondoan kokatzen gaitu berriro; ibaian gora egingo dugu Errekalde auzoraino. Hemen San Martin baselizaren ondoan bikain gordetako antzinako baserriak aurkituko ditugu.
Santxosolo dorretxea bisitatu eta Kadagua ibaia zeharkatuko dugu Sologutxi dorretxea bisitatzeko eta Gueñesko herrigunean sartzeko, Urrutia jauregia eta bere lorategiak ikusi, eta bidaia Santa Maria elizaren ondoan amaitzeko.