Mendiak, nekazaritza eta abeltzaintza

 
Parkea

Orain dela gutxi Udalak "Ibilbide botanikoa Arenatza parketik" egin du. Ekimen horrekin Gueñes herriko Arenatza Parkeak duen ondare botanikoa berreskuratu eta sendotu nahi da.

Arenatza Parkea mendearen hasieran eraiki zen, 22 m2ren gainean, egun Gueñesko Udaletxea den Villa Urrutiaren ondoan. Baso espezie exotikoez baso-berritu zen eta orain bertoko beste espezierekin osatuko da ezbairik gabe kalitate botaniko handia izango duen ekosistema eratzeko.

Horren gainean ibilbidea diseinatu da. Ibilbide horren oinarria bertan dauden espezie bakoitzari buruzko informazio panelak izango dira. Gune botaniko horren berri emateko, zuhaitzen ezaugarri botanikoak agertuko dituen liburua argitaratzeko asmoa dago. Bisita birtuala egitea ahalbidetuko duen CD interaktiboa ere argitaratuko da.

Guzti hori aktibitateetarako koaderno batek osatuko du, ikasleek parketik bisita gidatuak egitea ahalbidetuko lukeena. Ikasle horiei Arenatza Parkearen balore botanikoak helarazteko asmoa dago.